Elhuyar, 2007. — 423 p. — ISBN: 978-84-9783-497-1.
Ingelesa kominikazio-hizkuntza garrantzitsua da gaur egun gizarteko hainbat alorretan. Euskal herrian, euskara, gaztelania eta frantsearen ondoren, laugarren hizkuntza da. Euskaldunok ingeleserako jauzia egiteko erdararen makulua behar ez izatea, ingeleserantz euskaratik eta euskararen bidez abiatzeko tresna bat izatea da hiztegi honen eginkizuna. Hiztegi erabilgarria, argia, oharrez hornitua, erabiltzailearen beharrei erantzungo diena egitera bideratu dugu ahalegin guztia.